ClubEnsayos.com - Ensayos de Calidad, Tareas y Monografias
Buscar

Alderdi Komunistaren Manifestua. Marx Eta Engelsen Bizitza.


Enviado por   •  9 de Febrero de 2014  •  1.145 Palabras (5 Páginas)  •  446 Visitas

Página 1 de 5

Filosofia

SAIOA MANTEROLA PUI

1.B BATX

SARRERA

Londresen kokatzen gara, 1848. urtea baino zertxo bait lehenago.

Europan komunismoa zabaltzen hasi da. Europa zaharreko potentzia guztiak, komunismoarekin bukatzeko Aliantza Saindu batean bildu dira.

Egoera honetan, oposizioko alderdi batek, boterean etsarik badu, komunistatzat salatzen dute. Eta hauei iraigarria iruditzen zaie.

Beraz… Europako Potentziek, komunismoa Potentzia bat dela kontsideratzen dute. Bada garaia komunistek haien kontzepzioak, helburuak eta joerak mundu guztiari erakusteko.

KARL MARX

Karl Heinrick Marx, 1818an maiatzaren 5ean jaio egin zen Alemanian. Familia judu burges batean jaio egin zen baina bere gurasoek eliza ebanjeliko batean bataiatu zuten.

Jesuiten unibertsitatean zuzenbide ikasketak burutu eta bakarrik hemezortzi urte zituela, bere emaztea izango zen eta zortzi seme-alaba izango zituen emakumearekin, ezkontzeko hitza hartu zuen.

Gaztea zenean Hegelen filosofiaren jarraitzaile sutsua bihurtu zen, bitartean Berlinen kazetari gisa lanean ari zelarik. Marxen ideia iraultzaileak zirela eta askotan erbesteratu egin zuten. Bere lehen erbesteratzea Parisera izan zen eta han ezagutu zuen, geroagoko lagun mina izango duen Friedrich Engels eta bigarren, Bruserala. Han erabakiko du filosofian soilik arituko dela.

Polizia beti atzean izaten zuen eta Prusiatik at bota zuten. Egoera horretan zegoelarik, Londresera bizitzera joatea erabaki zuen. Engelsek, lehen aipatutako laguna, babes ekonomikoa eman zion eta horrek egin zuen Marxek, denbora libre gehiago izatean, bere lehenengo lana, “Das Kapital”, idaztea. Hau izan zen alemaniar ekonomia azaltzen zuen obrarik garratzitsuena. Hiru ale ezberdinetan argitaratu zen. Lehenengoa berak idatzia eta bigarren eta hirugarrenak Engelsek idatzia (Marxek idatzitako eskuizkribu batzuetan oinarriturik), iada Marx hil zelako.

Obra honean azaltzen du sistema kapitalistari buruzko teoria, haren dinamika eta izango duen hondamendirako bidea. Liburu honen zati garrantzitsu bat plusbalio kontzeptua erabiliz idatzia dago. Marxek dioenez, sistema kapitalistan lana, edo Marxek esaten duenez lan-indarra, ez da beste salgai bat baino, eta haren balioa langileak bizitzen jarraitzeko behar dituen produktuak edo iraupen-bideak ekoizteko beharrezkoak diren lan-orduena da. Kapitalistak langilea lan-indarraren balioaren arabera ordaintzen du, nahiz eta langileak iraupen-bideak ekoizteko baino denbora gehiago erabil dezakeen; hala, langileek ekoizten dituzten produktuek produktu horiek ekoiztuak izateko behar izan dena balio badute, diferentzia bat izango da lan-indarrak lorturiko produktuen balioen eta lan-indarraren balioaren artean; diferentzia horri Marxek plusbalio esaten dio.

Biharren eta hirugarren ataletan kapitalismoak dituen arazoak azaltzen ditu. Adibidez, krisi kapitalistak eta kapitalaren interesaren arazoak.

Filosofo askok, Marx gizartearen teoriko handienetarikotzat hartzen dute, filosofia zabala duelako baina aldi berean kritikoa delako bere ideiekin.

1830. urteko hamarkadan egon zen kapitalismoaren lehen krisi ekonomiko handia bizi izan zuenez, Marxek krisiari azalpen bat eman zion bere teoria ekonomikoan, bertan langileria parte hartzera bultzatu zuen aldaketa iraultzaile bat egiteko.

Marxek lan ezberdinak egin zituen, bai ekonomiaren kritika egiteko, bai filosofiaren eztabaidak sortzeko, zein erakunde politikoen adierazpen edota lanerako koadernoak egiteko. Bere obra asko, Engelsekin batera idatzi zituen. “Manifestu Komunista” izan zen Engelsekin batera idatzi zuen hoietako bat. Liburu honetan komunismoaren oinarri teorikoak eta helburuak lehen aldiz era sistematikoan azaldu zituzten.

Karl Marx, filosofo eta pentsalaria, 1883. urteko martxoaren 14ean hil egin zen Londresen 65 urte zituela.

FRIEDRICH ENGELS

Friedrich Engels Alemanian, edo garaiko Prusian jaio egin zen 1820. urtean. Marxen antzera, Engels familia burges eta erlijioso batean jaio zen. Gaztea zela, bere aitarekin Manchesterren zituen zenbait lantegietara lan egitera joan zen eta bertan ohartu egin zen langileen lan egiteko baldintza txarretaz. Haien egoera ongi aztertu zuen eta kapitalismoaren aurkako lehen kritika egin zuen. Bere kritika honetan,

...

Descargar como (para miembros actualizados)  txt (8.9 Kb)  
Leer 4 páginas más »
Disponible sólo en Clubensayos.com