ClubEnsayos.com - Ensayos de Calidad, Tareas y Monografias
Buscar

Más Allá Del Principio Del Placer


Enviado por   •  31 de Mayo de 2013  •  988 Palabras (4 Páginas)  •  365 Visitas

Página 1 de 4

Freudek testu honetan, izenburuak aditzera ematen duen moduan, plazerraren instintutik haratago dagoenaz hitzegiten du, heriotza-pultsioaz hain zuzen ere, hau da, organismoak aurreko egoera konkretu batera bueltatzeko duen grinataz, exzitazio gabeko jatorrizko egoera inorganikora.

Testua, aipatutako printzipioak psikoanalisian daukan nagusitasunari buruzko aipamenarekin hasten da: plazerraren printzipioak prozesu animiko oro erregulatzen du. Plazerra, Freuden pentsamenduan, oreka baten mesedetan tentsio edo exzitazioak murriztea bezala ulertzen da, hauek displazerra sortzen baitute.

Printzipio honen nagusitasuna egia balitz, beti aurkituko litzateke plazerra prozesu psikikoekin batera, baina hau ez da gertatzen. Nagusitasunaren ezintasun honen berri errealitate-printzipioak, sexu-errerpresioak eta pertzepzio-displazerrak ematen dute. Azken displazer mota honen barnean neurosi traumatikoak daude, plazerraren printzipioari modu nabarian kontra egiten diotenak. Honelako trumak jasaten dituztenen ametsetan trauma eragin zuen gertaera behin eta berriro errepikatzen denez, nabaria dirudi plazerraren printzipioak ez duela berezkoa uste zitzaion nagusitasun hori, izan ere, ametsetan gertatzen dena erreprimitutako desio baten gauzatze bezela ulertzen da psikoanalisian, baina traumatikoa izan zen hura errepikatzen ez dirudi desiorik dagoenik.

Ondoren, bere bilobak behin eta berriro errepikatzen zuen jolas bat aztertzera pasatzen da, honen bidez umeen jolasetaz hitze giteko. Jolas hau umearen ama bere ondotik joaten zenean egiten zuen, behin eta berriro errepikatuz, horrela, Freuden ustez plazerraren printzipioaren kontra eginez.

Testua jarraituz, datorrena espekulazioa dela argi uzten du. Zati honetan funtzionamendu psikikoaren eredu bat garatzen du, kontzientzia sistema handiago baten zati bat dela azpirratuz. Horrela, kontzientziaren interpretazio fisiologiko bat ematen digu Freudek: kontzientzia kanpoko mundutik datozen estimuluetaz eta barne mundutik, hau da, aparatu animikotik datozen plazer eta displazer sentsazioetaz, arduratzen da. Guzti hau kontuan izanda, kontzientziaren kokapen fisikoa kanpo eta barne arteko mugan kokatuta egon behar da. Horrelako lekua kortex zerebrala da, kontzientziaren egoitza omen dena. Hala ere, esan bezala, konzientzia aparatu animikoaren fenomeno bat soilik da. Gainontzeko sistematan gertatzen diren prozesu exzitatzaileek aparatu animikoan arrastoak uzten dituzte, memoria bat sortzen dute, baina arrasto hauek ez dira kontzientzian geratzen ordea, hala izango balitz, hau da, arrasto hauek kontzienteak izango balira, sistema animikoaren exzitazio berriak hautemateko gaitasuna mugatua ikusiko bailitzateke.

Organismoa exzitagarria den substantzia batez osatutako besikula bat bezala irudikatzen du. Honengan kanpoko exzitazioek eragin zuzena daukatenez, bere kanpoko geruza aldatzen joan da, babes gogor bat sortu arte. Sistema animikoan, exzitazioa kontzientea da, baina ez ordea prozesu honen memoria. Prozesuaren arrastoak barneko gainontzeko sistematan geratuko dira, hauetara exzitazioa iristean. Kontzientziaren ezaugarri hau (beregan exzitazioaren arrastoak ez geratzea, alegia) bere egoera fisikoak eragina izan behar du, hau da, kanpoarekiko hurbiltasunak eragina. Horrela bada, kontzientzia kanpo geruza bat bezala ulertzen da, exzitazioak hautemateko aproposa dena eta aldaketarik jasaten ez duena.

Estimuluak hautematen dituen kanpo geruza honek organismo guztia babesten du, izan ere, hau egongo ez balitz, kanpo exzitazioek hura suntsituko bailukete. Geruza honek, orduan, exzitazioak hautemateaz gain, hauek geldiarazten ditu, energia modu minimo batean organismoan sartzen baimenduz. Horrela, geruza honen eginkizuna, energiak hautemateaz gain, organismo osoa hauetaz babestea da, organismoak exzitazio maila orekatu bat mantendu dezan.

Organismo garatuenetan, geruza kortikal hau gorputzaren barrenera mugitu da, baina hala ere, honen zati diren zentzumen organoak geruza babesle orokorraren azpian geratu

...

Descargar como (para miembros actualizados)  txt (7.8 Kb)  
Leer 3 páginas más »
Disponible sólo en Clubensayos.com