Como se da Arnasketa animalietan
Enviado por ismenerd • 27 de Enero de 2018 • Apuntes • 294 Palabras (2 Páginas) • 293 Visitas
ARNASKETA ANIMALIETAN
Arnasketa nutrizioaren prozesu bat da. Arnasketa, kanpotik oxigenoa hartzea mitokondriora eramatea eta gero karbono dioxidoa kanporatzea da.mitokondrioa zelula eukariotoek duten organulu bat da eta organulu horretan gas -trukea (O2 eta CO2) gertatzen da.
Arnasteko beharrezkoa da gas-trukerako gainazal bat izatea. Gainazala mehea izan behar da, beti heze egon behar du eta odol-hodiz estalita egon behar du.
Bi arnasketa mota azalduko ditugu: trakea arnasketa eta birika arnasketa
TRAKEA- ARNASKETA
Lehorreko artropodoek ( adibideak: intsektuak etab.) arnasten dute trakeen bidez. Trakeak hodi adarkatuak dira, hau da, adarretan zabaltzen dira eta zeluletaraino ailegatzen dira.
Hodi horiek espirakulu izeneko zuloen bidez irekitzen dira kanpora, gorputzaren gainazal osoan daude eta haietan zehar sartzen da airea.
Oxigenoa zuzenean zelula guztietara ailegatzen da, eta haietan gertatzen da gas-trukea, inolako zirkulazio-aparatu konplexurik gabe.
BIRIKA-ARNASKETA
Ia ornodun guztiak dute birika-arnasketa, arrainak izan ezik. Baita zenbait ornogabe ere, adibidez barraskiloa.
Arnasketa biriken bidez egiten da,birikak pareta meheko barrunbeak dira, hezeak eta odol-hodiz josiak.
Airea ahoan eta sudur-hodietan zehar sartzen da eta faringea, laringea,trakea eta bronkioak zeharkatzen ditu, eta leku berdinetik kanporatzen da karbono dioxidoa.
Birika-aireztapena bi mugimenduari esker gertatzen da: arnasgora (airea birikietatik sartzen da) eta arnasbehera (birikietatik atera).
Animali mota bakoitza birika mota bat du, gu anfibioena, narrastiena, hegaztiena eta ugaztunena azalduko ditugu:
ANFIBIOAK
bere birikak bi poltsa huts baino ez dira,oso gainazal txikia dute,pareta leuneko birikak dira eta ornodunetatik biriki sinpleenak dira. Anfibioek larruazaletik arnasteko ere gai dira.
NARRASTIAK
Birikiek trenkada edo toles modukoak dituzte. Trenkadak haien gas-trukerako gainazalak dira.
HEGAZTIAK
Aire-poltsak behar dituzte aire mantentzeko eta horrela,hegan egin ahal izateko. Hegaztiek gas-trukerako gainazal handiagoa dute.
UGAZTUNAK
Haien birikak handienak dira, barrualdetik adarkatuta daude eta adar puntetan albeolo izeneko zaku nimiñoak daude, horietariko milaka daude.
Baita ere badaude ugaztun batzuk uretan bizi direnak ,baina birikak dituzte eta airea hartzen dute. Adibidez, izurdeak, denbora asko pasatzen dute uraren azpian baina gainazalera igotzen dira airea hartzeko,horregatik salto egiten dute uretik kanpo.
...