La Lucha Por La Dignidad (Euskaraz)
Enviado por sirbaste • 10 de Mayo de 2014 • 1.496 Palabras (6 Páginas) • 312 Visitas
LA LUCHA POR LA DIGNIDAD
Liburu honetan aztergai dugun gaia gizakiaren humanizazioa da funtsean. Bertan, historian zehar zabaldutako aurrerapen morala azpimarratzen da. Gizakiaren humanizazio prozesu hau jorratzen dute Marinak eta Valgomak lan honetan, eta haiek kapituluz-kapitulu banatu dituzten gai garrantzitsuenak laburtzen saiatuko naiz hurrengo lerroetan.
Gaian murgiltzen hasteko, gizakia mugiarazten duten bi sentimendu nagusi aipatzen dira: zoriontasuna eta justizia. Erlazio estua mantentzen dute gainera, zoriontasuna bilatzeko beharrezkoa baita justizia bilatzea, zoriontasun indibiduala lortzeko zoriontasun soziala behar baita eta horretarako justizia beharrezkoa da.
Azpimarragarria da Platon izan zela justizia terminoa erabili zuen lehenetarikoa, bera izan baitzen legeen sorreraz kezkatu zen lehenetarikoa gizarte justua sortu zedin.
Justizia terminoa da zehaztu behar den hurrengo gauza. Hainbat adibiderekin azaltzen saiatzen da: elkar trukea justizia ariketa bat dela dio, zuk emandakoagatik balio bereko zeozer espero duzu. Hori ere bada justizia. Askok uste dute justizia bakoitzari berea dena ematea dela, eta hau da gehienek partekatzen duten ideia justiziaren inguruan.
Harritzekoa da, kultura batzuen kasuan zein barneratuta dagoen ideia hau. Liburuan aipatzen den bezala, Japonian gaizki ikusita dago norbaiti balio ekonomiko handiko oparia egitea, balio bereko zeozer espero duzulakoan bueltan.
Hortaz, gehienek partekatzen duten justiziaren ideia hori litzateke. Baina ikusiko dugu benetan honela aplikatzen den historian zehar.
Hurrengo lerroetan legeen erabilpena justifikatzen saiatzen dira Marina eta Valgoma, haien ustetan beharrezkoak baitira denon zoriontasuna bermatzeko.
Animalien aipamenera jotzen dute idazleek hau defendatzeko. Ahateek adibidez gezi itxuran egiten dute hegan, ez inork horrela inposatu dielako, baizik eta horrela esfortzu gutxiago egin behar dutelako atzean doazenek, beraien hobebearrez egiten dute horrela hegan. Jakina da gorilak batzuetan indarrak elkartuz taldeko burua garaitu dutela. Gizakien kasuan ere denon hobebearrez daude ezarrita legeak. Egileak pauso bat ematen dute aurrerantz, legea herriak ezartzen dituela diote, gainera herriaren balioa gaitasun horretan dagoela defendatzen dute. Lehenengo bi kapituluak ondo laburtuko lituzkeen esaldia azpimarratu nahiko nuke: la idea de justicia no a sido el triunfo de pobre sobre rico, sino de la inteligencia sobre la fuerza.
Liburuan jorratzen den hurrengo kapitulua esklabutzaren aurkako borroka da, askatasunaren aldeko borroka ere deitu geniezaioke. Pare bat ideia garrantzitsu bakarrik jasoko nituzke hemedik. Lehenengoa eskubideen aldarrikapena da. Esklabutzaren kasuan, erreferentzia pila bat aurki ditzakegu liburuan, batez ere XIX. mendeko AEBtako esklabutzaren abolizioarenak. Askatasunerako eskubidearen aldarrikapen horretan ez ziren esklabuak berak izan indar handienarekin borrokatu zutenak, baizik eta kanpotik haien eskubideak aldarrikatzeko eskatzen zutenak.
Bigarrenik aipatzekoa da, zenbait eskubideen aldarrikapenek ez dutela arrakasta edo garaipena helburutzat, baizik eta eskubideren bat galdu duen jendearen aitorpena lortzea.
Kapitulu honetatik aipatu beharreko datu garrantzitsuenak hurrengo hauek dira: 1776an Virginian aldarrikatzen da gizon guztiak libre direla eta 1948an Nazio Batuek askatasun bera aldarrikatzen dute. Hala ere 1980 arteez da esklabutza ofizialki desagertzen, nahiz
eta gaur egun oraindik ere esklabutza herrialde batzuetan egon (liburuan aipatutako Sudango kasua). Liburuan agertutako beste esaldi batekin laburtu daiteke kapitulu hau ere: La esclavitud es lo contrario de humanidad, es decir inhumanidad.
Esklabutzaren aurkako borroka bukatzeak demokraziara hurbiltzen gaitu. Gizakiak esklabutza suntsitzea lortutakoan, demokraziaren bila dihardu, honekin garbi ikusten da gizakiaren asegabetasun naturala. Beti dabil zoriontasun pertsonala handiagotzeko nahian.
Demokrazia moralaren ikuspegitik sistema politiko zuzenena izanda garbi dago munduaren aurrerapen morala izugarria izan dela. XX. mendean herri demokratikoen sorrera ikaragarri handia izan zen, aurrerapen moralaren proba garbia dena.
Pentsatzeko askatasuna izan zen gizakiaren zereginetan hurrengoa, oso aintzinatik sinismenek gatazka handiak sorrarazi dituzte garai zehatz batzuetan. Gatazka hauetan erlijioek izan dute garrantzia handia, eta erlijiorako askatasuna edo sinismenetarako askatasuna errefuxatu egin da leku askotan duela gutxira arte.
Espainia adibide ona da kasu honetan, zeinetan 1812ko konstituzioan ez zen erlijio askatasunerako eskubiderik ematen. Garai hartan Espainia katolizismoan erabat barneratuta zegoen eta bestelako erlijio eta sinismenak ez ziren onartzen.
Liburuan hainbat ideia aurkezten dira gai honen inguruan, usteen eta sinismenen inguruan aritzeko aipatu behar direnak.
Sinismen baten garrantzia ez dago haren edukian bakarrik, pisu gehien daukana uste edo sinismen hartara iristeko bidea da, eta hori justifikatzeko gai izatea.
Bertatik ateratako beste ideia bat A. Arrietak bere Sinismenak eta Usteak liburuan aipatutako ostrukaren ereduarekin du zerikusia. Hau da, zenbait
pertsonak uste askatasunari beldur dio edo ez da eroso sentitzen pentsamendu askea izanik, hortaz nahiago dute indar sozial handiagoko sinismen edo usteren bati eutsi. (Ideologia irmo bati, talde bati...)
Azkenik gaur egun etengabe ikus dezakegun pertsona ereduari egiten dio erreferentzia, hau da bere sinismenei irmo eusten dion pertsona. Orokorrean honela pentsatzen duten pertsonak begirunez tratatzen dira, ziurtasun maila adierazgarriaren eredu dira, eta goraipatzeko jarreratzat jotzen da.
Bukatzeko, ikuspegi historikotik behatuz gero, pentsamendu askearen aldeko borrokak oso gogorrak izan dira beti eta Europako zenbait lekutan oraindik ere borroka gogorrak daude erlijio kontuengatik batez ere.
Eguneroko gaia da oraingoan aztertu beharrekoa: emakumeen berdintasunaren aldarrikapenarena
Lehenik eta behin, beharrezkoa da esatea,
...