ClubEnsayos.com - Ensayos de Calidad, Tareas y Monografias
Buscar

Historiako Testu Iruzkina


Enviado por   •  3 de Noviembre de 2014  •  627 Palabras (3 Páginas)  •  721 Visitas

Página 1 de 3

19. TESTUA: EUROPAKO MUGIMENDUAREN KONGRESUAK 118 ORDEZKARI ESPAINIARREN PROPOSAMENEZ MUNICHEN HARTUTAKO ERABAKIA (1962-06-07/08)

IDENTIFIKAZIOA: Testu hau Erregimen frankistaren aurka dauden 118 ordezkari Espainiarrek idatzitako testua dugu. Munichen idatzia izan zen, garaiko Alemaniako Errepublika federalaren parte zena, 1962ko ekainaren 8an, bertan ospatutako Europar Mugimenduaren aldeko batzar batean hain zuzen. 1.mailako testua dugu hau eta helburu politikoa du. Testu honen hartzaile nagusia garaiko Espainiar gobernua da, hau da erregimen frankistako kideak bere osotasunean, izan ere bertan proposatzen diren aldaketak jorratu beharko ditu Europan sartu ahal izateko.

IDEIA NAGUSIAK: Testu honen ideia nagusia, Espainiak Europako kide izan nahi badu estatu demokratiko bat izan behar duela da. Ideia nagusi hau sarreran azaltzen da eta hau azaldu ondoren Municheko konferentzian proposatutako ideia garrantzitsuenak biltzen ditu artikuluetan:

-Espainiak benetako erakunde demokratikoak eratzea.

- Pertsonak dituzten eskubideak benetan betetzea, hala nola norberaren askatasuna eta adierazpen askatasuna.

-Erkidego naturalen izaera aitortu.

-Askatasun sindikalak baieztatu eta langileen eskubideak bermatu.

-Alderdi politikoak antolatzeko askatasuna

Kongresuko kideek, ziurtatzen dute oinarrizko arau hauek bete ondoren eta Espainian eboluzio prozesu bat dagoela demokrazia alderantz Europan sartu ahal izango dela ziurtatzen du.

Testuaren garrantzia: Testu hau, garrantzi handikoa izan da Espainiaren historian zehar. Testu honek erakusten diguna da, Francok oposizio haundi bat zuela, izan monarkikoak, kristau demokratak edota komunistak. Honek erakusten digu Espainiako biztanleriaren zati bat Francoren diktaduraren aurka zegoela eta aldaketa prozesu bat nahi zuela, aldaketa bat demokraziarantz alegia. Testu honen azterketan konturatu gaiteke, Frankismoarentzat golpe latza dela hau argitaratzea. Izan ere, diktadura batek Europan ez duela lekurik adierazten die hartzaileei eta demokrazia batean bizitzea ezinbestekoa dela Europan sartu ahal izateko. Frankismoaren printzipio guztiekin kontra dihoa artikulua eta Europarekiko mezprezua eta patriotismo haundiago bat ezartzea eragingo du garaiko Espainian. Garai hauetan Istilu handiak sortuko dira Espainian, Errepresioa jasango dute Frankismoaren aurka daudenek, ETA banda armatuak izena hartuko du nazioartean Burgosko prozesuaren bidez eta ondorioz, pixkanaka Francoren diktaduraren aurkako pentsamendu eta mugimenduak sortuko dira, estatu demokratiko bat aldarrikatuz. Testu honek gaur egun garrantzi handia izan du. Europan Estatu totalitario bat ezinezkoa dela adierazten du eta bakarrik demokrazia erabili daitekeela gobernatu ahal izateko. Gaur egun hala da, Europa osatzen duten kide guztiek demokrazia batean oinarritzen dute bere estatua, eta bertan finkatzen diren lege demokratikoak betetzera behartuak daude Europar batasuneko parte izateko

...

Descargar como (para miembros actualizados) txt (5 Kb)
Leer 2 páginas más »
Disponible sólo en Clubensayos.com