SARRERA
Enviado por ibaimugarza • 28 de Febrero de 2013 • Tesis • 618 Palabras (3 Páginas) • 317 Visitas
SARRERA
Perikles Atenasko urrezko garaiko politikari, hizlari eta gudari garrantzitsuenetakoa izan zen.Urrezko garai horri Periklesen garaia deitzen zaio. Greziako estratega printzipala izan zen eta Olimpico bezala ezagutzen zuten, bere ahotz inposatu eta hizlari izateko ahalmen ikaragarriengatik. Periclesek hain izan zuen influentzi handia atenastarren sozietatean non historialari batek, Tuzididesek, “Atenaseko lehen herritarra” deitu zion.
Ez dago pertsonaia hau aukeratu dudan arrazoi berezirik, bakarrik irakasleak esan didalako izen hau.
BIZITZA
Perikles Atenasen (Grezian) jaio zen K.a. 495. urtean eta bertan bizi izan zen. Jantipo izeneko politikari baten semea zen, eta bere amak Agarista zuen izena, Alkmeonidas izeneko familiako partaide zena. Alkmeonidas familiakoa izateak Jantipok onura ikaragarriak izan zituen bere hasiera politikoan. Hain zuzen, Agarista Sizioneko tiranioaren biloba zen, Klistenesena, eta Atenastar erreformista baten iloba, Klistenesena, beste alkmeonida bat.
Periklesi asko lagundu zion familiaren egoera ekonomikoak ikasketekin jarraitu ahal izateko. Musika ikasi zuen, eta konsideratzen da lehen politikoa izan zela garrantzia eman ziona filosofiari. Anaxagoras izeneko filosofo baten lagun handia egin zen, eta hortik lortu zituen arazoen aurrean erakusten zuen lasaitasun eta auto-kontrola.
EKINTZAK
K.a. 461. urtean Zimon, alderdi aristokratikoko burua, erbesteratzea lortu ondoren, Atenasko agintari bihurtu zen. 459-446 urteetan Korintoren, Espartaren, Persiaren eta haien aldekoen aurka ibili zen gudan. 445. urtean 30 urteko bakealdia sinatu zuen Espartarekin, eta handik aurrera bakezko bideak erabili zituen Atenasen eragina zabaltzeko.
Periklesek artea eta literatura bultzatu zituen. Haren ekimenari esker, Atenaseko Akropolia eraberritu zen (Partenoia barne). Arrazo honengatik, Grezia zaharrean Atenasek heziketaren eta kulturaren zentrua izatearen ospea hartu zuen. Horretaz aparte, Periklesek greziar demokrazia defendatu zuen, eta kritiko askorek uste zuten populista zela.
Periklesi esker, Atenasek unerik gorena izan zuen. K.a. 430. urtean, Peloponesoko gerran, Atenasko hiritarren abertzaletasunaren aldeko deia egin zuen, baina kargutik kendu zuten. 429. urtean berriz ere izendatu zuten agintari, baina handik hilabete gutxira hil zen.
PERIKLES
...