ENTZUMEN HEZIKETA HAUR HEZKUNTZAN.
Enviado por AitorAgirre10 • 9 de Noviembre de 2016 • Resumen • 453 Palabras (2 Páginas) • 169 Visitas
ENTZUMEN HEZIKETA HAUR HEZKUNTZAN
- Entzumen heziketaren garrantzia
Gizakiok jaiotzen garen unetik garatzen dugu entzumen gaitasuna eta horrek gainerakoekin harremanetan jartzen eta gure ingurua ezagutzen laguntzen digu.
Horretaz gain, ahotsaren bidez eta instrumentuen bidez estimulu musikaletara hurbiltzera laguntzen digu; egunerokoan entzun genezakeen soinuak: kotxeak kalean, animaliak, pertsonon ahotsak, etab.
Entzumena oinarrizkoa da irakaskuntza musikalerako eta beharrezkoa da eskolan hau garatzea ekintza musikalen planifikazio didaktiko baten bitartez haurrak eskolaratzen direnetik.
Gaitasun honek trebetasun pertzeptibo, kognitibo eta irakaskuntzakoak garatzen laguntzen digu. Gainera, irakaskuntza prozesu hau arrazonamendu matematikorako ere lagungarria da.
Aspektu kognitiboak baino lehen, entzumen heziketak norbere gorputza hobeto kontrolatzen eta koordinatzen laguntzen digu. Beste aspektu garrantzitsu da entzuteko gaitasuna , diskriminazioa eta entzumen memoria sustatzen duela.
Esan beharra dago, heziketa honekin gainerakoak errespetatzen ikasiko duela ikasleak eta ikasle horrek jarrera egokia izaten jakingo duela entzumen egoeretan.
Afektibitatearen arloan ere garrantzia dauka, prozesu honetan emozioak agertzen baitira eta gainerakoen emozioen konpresioa. Horrek norbere sentimenduak azaleratzen lagunduko die. Eta honekin batera imajinazioa ere lantzen da, hala nola, pentsamendu dibergentea.
Azken aspektu garrantzitsua estetika da, entzumen heziketak obra musikaletara hurbiltzea ahalbidetzen du eta ikaslearen gustuak finkatzen dira.
- Metodologia
Metodologiari dagokionez, planteatuko diren ekintzak ikaslearen adinarekin eta gaitasunekin bat etorri behar dira. Egoki planteatuak egon behar dira eta modu organizatu batean eramango dira aurrera ezarritako helburuak lortzen joateko.
Egingo diren ekintzak fase ezberdinetan antolatuko dira, entzutetik hasi, ondoren entzuten den hori identifikatu beharko da eta azkenik helburua ikasleak entzun duena erreproduzitzea izango da. Zenbait ekintza ezberdin bilduko dira; altuera landuko da soinu grabe edo agudoekin, intentsitatea soinu gogor eta leunekin, etab.
Horretarako pauta batzuk jarraitu behar dira: giroa egokia izan behar da, eta ekintzari buruzko informazio zehatza eta erabiliko duten materialari buruzko azalpena emango zaie. Eta azalpen horiek motibagarriak izan behar dira.
- Entzumen hezkuntzarako jarduerak: Eskolarako musika instrumentuak
Gogoratzen dugunez, jarduera orokor bat aurrera eramateko orduan: helburuak, edukiak, ariketa/jarduerak eta ebaluazioa kontuan hartu behar dira.
Jarduera orokor honetan jorratu beharreko helburuak;
- Soinu parametroak diskriminatzea : altuera, intentsitatea, iraupena eta tinbrea.
- Ezaugarri musikalengatik instrumentu desberdinak bereiztea.
- Instrumentuen bidez soinu desberdinak behatzea.
- Musikaren inguruko interesa suspertzea instrumentuen soinuen bidez.
- Entzumen jarrera hobetzea.
Edukiak eta jarrerak:
...