ClubEnsayos.com - Ensayos de Calidad, Tareas y Monografias
Buscar

MIKEL ODRIOZOLA LOPEZ. DIARIOS DE LA CALLE.


Enviado por   •  28 de Noviembre de 2016  •  Apuntes  •  3.953 Palabras (16 Páginas)  •  346 Visitas

Página 1 de 16

[pic 1]


AURKIBIDEA

1.        FILMEAN KONTATZEN DEN ISTORIOAREN LABURPENA        

2.        IKASGAIAREKIKO LOTURA        

3.        GATAZKEN DESKRIBAPENA        

4.        GATAZKA TIPOAK        

5.        PERTSONAIEN PROPOSITOEN IDENTIFIKAZIOA        

6.        BITARTEKARITZA ELEMENTUAK        

7.        BEHAKETA PERTSONALA        

8.        ERABILITAKO ITURRIAK        

HEZKUNTZA ESKUHARTZEA GATAZKEN EBAZPENEAN

FILMEARI BURUZKO HAUSNARKETA (BANAKAKO LANA) 

EGILEA: Mikel Odriozola Lopez                                        DATA: 2015/05/05

FILMEAREN IZENBURUA: Prisioneros

ZUZENDARIA: Richard La Gravenese

  1. FILMEAN KONTATZEN DEN ISTORIOAREN LABURPENA

Diario de la calle filma Estatu Batuarra dela esan behar da. Hau ere, herrialde honetan garatzen dela aipatu behar da, hain zuzen ere, Kaliforniako estatuan. Pelikularen protagonista nagusia, Erin Gruwel izeneko irakaslea da eta honek institutu batean izandako bizipenak, egoera eta bertan izandako garapena edo prozesua azaltzen du pelikulak.

Pelikulan agertzen diren beste pertsonai protagonistak, ikasleak direla esan daiteke. Hauek, Erin-en ikasleak dira non honek literatura ematen dien. Adierazi behar da, Erin-ek klasea ematen duen gela, atzeratuen gela edo berezien gela deiturikoa dela filmean, non bertan dauden ikasleak bost axola zaien beraien ikasketak eta beraien bizitza orokorrean.

Egunak pasa egunak etorri, Erin bere klaseak normal ematen doa, noizbehinka gatazka edota liskarrak egonik ere. Adierazi behar da pelikulan, esanguratsua dela “banden” arteko borrokak eta hilketak non hauek maiz gertatzen diren eta gure pelikulan parte hartzen duten protagonistak, hots, ikasleak parte hartzen duten horietan. Hori jakinik, Erin-en helburua bata bestearen aurkako gorroto eta nazka hori haustea da.

Pelikularen zehar irakasleak klase bat ematen ari zen bitartean, ikasleetatik paper bat pasatzen ari dira bata besteei. Paper horretan, pertsona bat agertzen da sudur eta ezpain handi batzuekin, non hauek asko nabarmentzen diren. Erin-ek hori behin ikusita eta aurreko klaseetan ikasleen artean bizitako errespetu falta eta gorroto edo nazka hori kontuan hartuz arazoa behin betiko erradikatzera edo irtenbidea bilatzeari ekiten dio.

Horretarako, hainbat ekintza egingo ditu non denak zerbait antzekoa duten eta konturatuko diren beraiek aukeratu duten bidea desegokiena dela. Erabiltzen duen teknikari hunkigarriena eta baliagarriena, holokaustoaren inguruan doala esan beharra dago. Hain zuzen ere, Anna Frank-en ipuina erabiltzen du tresna gisa bere ikasleak behin betiko zibilizatu eta ikasle onak bihurtzeko. Erin-ek horrenbeste enpeinu eta gogo jartzen ditu bere ikasleak ikasle eredugarri izateko eta hauek behingoz ikasketak serio hartzeko azkenean bere senarrarekin liskarra edukitzera iristen dela, azken honek berarekin moztuz. Bere aita ere filmean agertzen da eta ados ez egon arren bere alabak egiten ari den lanarekin, zerbait hobeagoa egin dezakeela uste duelako, lagundu egiten dio ikasleekin eta bere proiektua aurrera eramaten.

Horrekin batera esan beharra dago ikastetxeak mugak eta zailtasunak jartzen dizkiotela bere klaseak behar den bezala emateko. Izan ere, klaustroa edo irakasleria minduta dago zentroaren postua edo kalitatea jaitsi egin delako. Horren errua, Erin-en ikasleei botatzen diote, non hauek integrazio plan baten barruan sartuta daudela azalduz eta hori izan dela eskolari prestigioa kentzea ekarri duena. Hori horrela izanik, Erin-ek bere klaseak didaktikoagoak eta hobeak egiteko goi karguei eskatu beharko die laguntza edo baita ere, bere kabuz erosi beharko ditu liburuak, izan ere, ikastetxeak ez dio inongo laguntzarik ematen.

Filmean zehar hainbat ikasleen artean gatazkak daudela esan beharra dago, baina, bi nesken arteko gatazka dela aipagarriena adieraziko nuke, non hildako bat egoten den. Hau, bi banden artean gertatzen den liskarra eta lurraldetasun minarengatik datorrela esan daiteke. Horrelako gatazkak ikusirik, Erin-ek bere ikasle bakoitzari bere istorioa kontatu behar duela esaten die eta horretarako bakoitzari koaderno bat ematen die, bertan nahi dutena idazteko.

Bukatzeko adierazi behar da, irakasleak edo hezitzaileak egiten duen papera oso ona dela, izan ere, ikasleak asko hobetzen dituzten beraien emaitza akademikoak eta horretaz gain, lehen zegoen elkarbizitza desatsegin hori alde batera uztera lortzen du. Hori dela eta, hainbat urte gehiago gela eta ikasle berdinekin egotea lortzen du.


  1. IKASGAIAREKIKO LOTURA

Ikasgai honekin pelikula honek lotura oso zuzena duela adieraziko nuke. Izan ere, gatazka ugari agertzen diren filma da eta horiei nola irtenbidea ematea posible den ikusten da prozesu baten bitartez. Pelikulan nabarmen da gizartean dagoen gatazka handia, non arrazen arteko borroka eta errespetu eza ematen den. Horiei aurre egiteko modu egokiena, hezkuntzaren bitartez dela ikusi daiteke filma honetan, irakasleak erabiltzen duen metodologia eta teknikak egokia izan direlako gatazka horri irtenbidea emateko.

Hasteko, ikasgai honetan izan ditugun edukiekin hasiz, nire ustez garrantzitsuena bitartekari paperarena izan da. Honakoak irakaslearen eskutik, Erin-en esku dagoela esan behar da eta nahiko ondo egin duela ikusi daiteke. Bitartekaritza prozesu bat dela esan genezake eta hori pelikulan zehar gertatzen dela argi dago. Izan ere, bi bando edo gehiagoren artean egiten den bitartekaritza hori emaitza onak ekartzen ditu bukaeran, hala nola, denen arteko bizikidetza egoki bat egotea. Hori horrela izanik, ikasgaian ikusi dugun bitartekari baten rol-a nolakoa izan behar duen, irakasleak ongi egin duela esango nuke, behintzat bere helburua lortu duela esan daiteke.

...

Descargar como (para miembros actualizados) txt (28 Kb) pdf (289 Kb) docx (27 Kb)
Leer 15 páginas más »
Disponible sólo en Clubensayos.com