Sobre Okupacion
Enviado por Becaria • 25 de Mayo de 2014 • 904 Palabras (4 Páginas) • 210 Visitas
Gure borroka zergatik? Raisons de notre lutte.
BETHI AINTZINAren harpidetza desmartxaren explikapena :
1. Notario baten laguntzari esker, aztertu dugu nola kongregazioa
San mixel kolegioaz baita inguruetako lurretaz jabetu zen
zehazki:
- Alde batetik, 1964an, Donaixtiko Hezkuntz popularraren
elkarteak (Association d’Education Populaire de St Just
Ibarre) Kongregazioneari eskaini zakon bastimendu bat
(egungo bastimenduaren parte zaharrena okupatu duguna
pasa den udan) eta hunekin lotua den lur eremua
(2145m2koa) : A7 lur eremua. Eskaintza edo « ekarpen »
hunen bidez, elkarteak lekukoa eman zakon
kongregazioneari « haurren garapen fisiko eta kulturalaren
bultzatzeko eta garatzeko » baserri lurralde huntan.
- Bestalde, kongregazioneak donaixtiar bati lur eremu
desberdinak erosi zazkon 1964 eta 1965 urteen artean,
lehen aipatutako A7 lur eremuaren ingurukoak (A235-236–
10-11-12 lur zatiak). Orotarat, 15 713m2 30 378 liberendako,
hots, egungo, 4631,10 euro notarioaren erranetan, balio
sinboliko bat garaiko.
2. Duela aste bat, kongregazioneak jakinarazi dauku ez zuela
gurekin mintzatu nahi. Azpimarratu nahi dugu, pasa den
udazkenian publikoki azaldu zutela gurekin mintzatuko zirela gu,
bastimendutik ateratu ondoren… bainan ttirrit.
Urtarrilatik ari gira deitzen hitzordu baten hartzeko ta horiek
epea beti gibelarazten, ondoko astian erraiteko ez zutela
gurekin mintzatu nahi eta…erosle bat atxeman zutela !
nor? ez dakigu! ze prezioetan saltzen duten? ere ez! Ez daukute
deus azaldu izan nahi….
Hots, « erosle » bat nahi baitute absolutoki atxeman eta
« haien ontasunak » interesatzen baitzauku guri ere, hunen
« balioa » estimatu dugu eta proposamen apropos bat
azaldu nahi diegu serorer (prentsaren bidez ez baitugu beste
hauturik maleruski):
Jakinez, kongregazioneak, bastimendu zaharrena baita huni
lotutako A7 lur eremua (hots, interesatzen zaukuna)
oztibartarren gaindik dohainik ukan zuela 1964an, guk, inflazioa
kondutan hartuz, doblea proposatzen dugu egun, Hots, zero
euro! (Zero baino gehiagotan erostea espekulazioa litaikelako)
3.Ere, legitimoa da, oztibartarrok emandakoa berreskura
dezagun, ta herritarrak berreskuratze hunen partehartzaile
izaitea, Horatarako, ZERO EUROKO SUSKRIPZIONEAK
abiarazten ditugu bastimendu zaharrena baita huni lotutako A7
lur eremuaren eskuratzeko kolektiboki bidezko baldintzetan!
Betidanik, bastimendu hau erabilia izan da herritarren garapen
sozial eta kulturalarendako. 1964ean, lehen elkarteak, bere
aktibitatea gelditzean lekukoa eman zakon kongregazioneari lan
horren segitzeko. Gauregun, kongregazioari galdegiten diogu
lekuko horren pasaraztea lan hortan segi dezagun.
Preseski, suskripzione paper batzu badira betetzeko, horiek leku
publikoetan eskuratzen ahalko dituzue eta postaz bidali edo
telekargatzen ahalko dituzue gure blogean:
sanmixelokupa.blogspot.com-en eta gure facebook-en:
https://www.facebook.com/bethi.aintzina.3
Explication de la démarche de souscription de BETHI AINTZINA
1. Avec l’aide du notaire, nous avons tout d’abord, analysé les
documents notariaux pour savoir précisément comment la
Congrégation a
...