Ramon Ramosek
Enviado por neretxulores • 17 de Abril de 2012 • 710 Palabras (3 Páginas) • 446 Visitas
Idea nagusia: Testu honen bidez, autoreak adierazi nahi digu Estatu nazionalaren garapen historikoa nola gertatu zen.
Eskema:
1-Sarrera.
1.1-Estatu nazionalaren jatorria kontzeptuetan:
1.2-Estatu nazionalaren bi perspektiba
1.2.1-Nazioaren estatalizazioa
1.2.3-Estatuaren nazionalizazioa
2-Estatu nazionalaren garapenaren arazoa
2.1-Marxen ikuspuntua
2.2-Weberren ikuspuntua
2.2.1-Dominaziorako faktoreak:
2.2.1.1-Ekonomia monetarioaren garapena
2.2.1.2-Tresna menperatzailearen disposiziorako baliabide komunikatibo berriak
2.2.1.3-Estatu barneko funtzio administratiboen garapena
2.2.1.4-Soberanoaren baliabide materialen ardura
2.2.1.5-Menperatuak diren taldeen mailaketa sozial eta ekonomikoa.
2.2.1.6-Gainerako erakundeen gainetik burokratizazioen imperazioa.
2.3-Barrington Moor-en ikuspuntua
3-Hasierako egoera eta europar estatu soberanoen sistemaren eraketa:
3.1-Europa mailako estatu sistema.
3.2-Estatua eta iraultza militarra.
Laburpena:
Testuan estatu nazionalaren eraketaren esparru metodologikoaren inguruko hausnarketa egin nahi du autoreak.
Estatu nazionalaren jatorria era ezberdinean kontzeptualizatu daitekeela adierazten digu Ramon Ramosek. Zeinean, kasu guztietan garapen tenporal bat suposatzen du Estatuaren identitate propioa sortu arte.
Aldaketa sozialek eta estatuaren garapenak, prozesu edo ekintza intentsionalen emaitza izatearen argumentua ez du onartzen idazleak.
Aldiz, inoren intentsiorik bitarteko izan gabe, ondorioen emaitzen afirmazioa da.
Baina, Estatu nazionalaren jatorria zein den azaltzeko bi perspektiba ezberdinen posibilitatea aurki genezake:
batek, garapen nazioaren estatalizazioaren ondorio dela dioen bitartean, besteak, estatuaren nazionalizazioaren emaitza dela baieztatzen du.
Testu honetan ordea, estatu nazionalaren garapena azaltzeko lehenengo perspektibaren bitartez argudiatuko da, era honetan, XV. eta XVIII. mendeen bitartean Europan gertaturiko bilakaera historikoaren inguruan arituko da.
Autoreak testu honen bidez, perspektiba historiko soziologikoaren eskutik azaltzen saiatuko da estatu nazionalaren eraketa.
Estatu nazionalaren garapenaren arazoa:
Interes handiko azalpen ugari idatzi dira XIX.urtetik gaur egunerarte, baina, autoreak hiru aipatuko ditu.
Lehenengo ikuspuntua Marxen tradizio pluralaren eskutik dator. Marxek, ikuspuntu honen bidez, nahitaezko galdera bat egiten du; zeintzuk dira XIV.mendetik aurrera kapitalaren eta estatuaren arteko harreman genetikoak eta estrukturalak?
Tradizio pluralarekin jarraituz, Weberren perspektibarekin topatzen gara; zein beztelako galdera fundamental bat planteatzen duen; zeintzuk izan dira mendebaldean gertatu diren gertakariak estatuaren dominazio politikoaren legalizazioa eta burokratizazioa gertatzeko?
Azkenik, Barrington Moor-en ikuspuntua azaltzen digute testuan. Hemen ere, interrogante aipagarri bat planteatzen digute; zeintzuk aldagai izan dira dinamika historikoan, XVI. Mendetik aurrera sortutako estatu batzuk demokraziarantzko bidea edo autoritarismorako bidea hartzeko?
Planteamendu honekin, Weberrek badaki zeintzuk diren burokratizazioaren instrumentu administratiboen dominaziorako bultzarazten dituzten faktoreak:
a)ekonomia monetarioaren garapena
b)tresna menperatzailearen disposiziorako baliabide komunikatibo berriak
c)estatu barneko funtzio administratiboen garapena
...