ClubEnsayos.com - Ensayos de Calidad, Tareas y Monografias
Buscar

Gizartea, Kultura Eta Gaixotasun Mentalaren Estigma


Enviado por   •  28 de Septiembre de 2011  •  5.650 Palabras (23 Páginas)  •  1.014 Visitas

Página 1 de 23

Erizaintza Psikiatrikoa 2010-2011

AURKIBIDEA

0. Lanaren helburua …………………………………………………..…..2

1. Sarrera …………………………………………………………………….….2

2. Gaixotasun mentalaren estigmaren aurrekariak....……..4

3. Gaixo mentalei buruzko estigma ………………………..……….8

4. Estigma motak ………………………………………………….…………9

5. Inkesta ………………………………………………………………………12

6. Estigmaren aurka zer egin ……………………………….……….15

7. Osasun sistema/langileen zeregina ……………………..……16

8. Gizartearen zeregina …………………………………………………17

9. Ondorioak ………………………………………………………………….20

10. Bibliografia………………………………………………………………..21

1. ERANSKINA………………………………………………………………………23

0. LANAREN HELBURUA

Gure gizarteak duen buruko gaixotasunei buruzko informazioa eta pentsaera aztertzea, buruko gaixotasunek duten estigma ezagutzea eta bere arrazoia bilatzea; eta honen aurka osasun sistemak eta gizarteak zer egin dezakeen aztertzea.

1.SARRERA

Erraza da desberdina den norbait etiketatzea sentitzen duena kontuan hartu gabe. Etiketa negatiboak erabiltzeak zauritu eta lotsarazten du, horri deitzen zaio estigma.

Estigmak diskriminaziora eramaten gaitu. Guztiok (ia) dakigu gaizki dagoela pertsona bat bere kolore, arraza, erlijio eta abarrengatik baztertzea. Hala ere, buruko gaixotasunak dituzten pertsonak nola baztertzen ditugun hain ezaguna ez den gaia da. (1)

Denok dauzkagu gaixotasun mentala sufritzeko aukerak, beste gaixotasunekin gertatzen den bezala. Izan ere, lau pertsonetatik batek bere bizitzan zehar buruko trastorno bar sufritzen du.

Gaur egun, oraindik ere jende askok pentsatzen du gaixotasun mentala pertsonaren ahultasuna dela eta sortzen dela, eta ez da onartzen gaixotasun bat dela. Baina zer da benetan gaixotasun mentala?

Gaixotasun mentala defini daiteke jarreraren eta emozioen asaldura kognitibo gisa. Hauen eraginez, oinarrizko prozesu psikologikoak (emozioa, motibazioa, kontzientzia, jarrera, pertzepzioa, ikasketa, lengoaia ) kaltetuta daude eta pertsonaren inguruarekiko egokitzapena zailtzen du. (2)

Gizartearen gehiengoak, ez daki benetan zertan datzan gaixotasun mentala, honen ondorioz, sortzen da estigma soziala. Estigma, informazio faltarengatik, gizarteak desberdinak ikusten dituztenei jartzen dien “seinalea” da. Gaur egun, estigmaren gainkarga jasaten duenak; era diskriminatu batean tratatua dena, besteengandik ulertua ez dena edota, ezjakintasuna dela eta, baztertua geratzen dena da. Pertsona aurretik epaitzen da, bere gaixotasuna benetan ez delako ezagutzen. (3)

Komunikabide, zine, literatura, etab.-ek askotan erakusten digutenaren aurkakoa gertatzen da normalean, hau da, gaixo mental gehienek bizi oso eta normalizatua izan dezaketela. Duela urte batzuk, gaixotasun mentala zituztenak isolaturik bizi ziren. Gaur egun, pentsamendu aldaketa eta tratamenduen aurrerapenei esker, pertsona hauek komunitatean tratatzen dituzte eta gizarteratu daitezke.

Aurrerapenak eman diren arren, gaixo hauen irudi okerra transmititzen jarraitzen da. Estigmatizazioa, gizarteak dituen idei okerrengatik ematen da, pertzepzio orokortuaren eraginez. Hori dela eta, ia beti era inkontziente batean egiten da. (4)

Eguneroko bizitzan, gaixo hauek aurreiritzi eta estereotipoei aurre egiten jarraitu behar dute eta honek, beraien osatze- prozesuan atzerapena suposatzen du. Izan ere, pertsona hauek gizartearen baztertzea, marjinatzea eta mespretxuarengatik sentitzen duten sufrimendua, gaixotasun berak eragin dezakeen ondorioak baino larriagoa izan daiteke. (“ Un perturbado ha matado a tiros…”, kirolari buruzko berriak ematerako garaian askotan hitz desegokiak erabiltzen dira “ un ataque de locura en el Bernabeu”).

Zenbait gaixo mentalek ez dute tratamendurik jasotzen. Honen arrazoietako bat errekurtso falta da, eta beste arrazoi garrantzitsua gaixotasun hauek inguratzen duten estigmatizazioa da..

Jendearen gehiengoak pentsatzen duenaren kontra, gaixotasun mentala eta biolentzia lotuta daudela ez du oinarri zientifikorik. Gaixotasun mentala duten pertsonen %3a soilik baita oldarkorra, gehienetan tratamendu egokirik ez jasotzeagatik.

Estigma honen “errudun” bakarra ez da gizartearen ezjakintasuna, familiak eta osasun profesionalek ere estigmaren sorreran laguntze dute. Familiak askotan estigmarengatik lotsa sentitzen dutenez gaixotasuna ezkutatu eta ukatzen dute, eta honen ondorioz pertsona ere. Bestetik, osasun profesionalek pertsona osotasunean ikusten ez dutenean, hau da, gaixotasuna bakarrik ikusten baldin badute, estigmatizazioaren joera handitzen dute. (4)

Estigma honek, buru gaixotasuna duten pertsonei eragiteaz gain, gaixoaren familiari eta gaixotasun mentala gainditu duten pertsonei eragiten die ere. Beraien eguneroko bizitzan eragin handia dute; lana edota bikotea aurkitzeko edota lagunekin ateratzeko garaian, euren bizitzari buruz gezurrak esatera bultzatuak sentitzen dira. (5)

1.1. Zenbait datu epidemiologiko:

Mundu osoan 450 miloi pertsona inguruk dute gaur egunean gaixotasun mentalen bat. Eta gaixotasun mentalek gaixotasun kronikoen %40a suposatzen dute. Gaixotasun mentalak dira pertsonen bizi kalitatean eragin handiena dutenak gaixotasun kroniko guztien artean. 2020.urtean depresioa izango dela gaixotasunen sorburu nagusia uste da.

Espainiari dagokionez, Espainiako biztanleriaren %9ak sufritzen du gaur egun gaixotasun mentala. Gaixo mentalen artean buru-hiltze tasa nahiko altua da estatuan eta pertsona hauek diskriminazio gehiena lan munduan jasaten dutela ere azpimarragarria da.(6)

2. GAIXOTASUN MENTALAREN ESTIGMAREN AURREKARIAK

Historian zehar, gaixotasun mentalen estigma, mito, beldur eta aurreiritziei lotuta egon da, non gaixo mentala eta bere familia negatiboki markatu duten. Aurreiritziek, estereotipo sozial estigmatizatuak sortu dituzte, azkenik, diskriminazioan eta biolentzian bukatu dutenak.

2.1. Antzin aroa:

Lehen mediku babilonikoek, gaixotasun mentala deabrua gorputzean sartzearen ondorioz gertatzen zirela uste zuten, eta metodo magiko- erlijiosoekin tratatzen zituzten. Garai honetan, homo Sapiens Sapiens espezieak sinbolikoki izaki espiritual onak eta txarrak sortu zituen, bere bizitzari zentzua eman eta garapen sozialean laguntzen zutenak.

...

Descargar como (para miembros actualizados) txt (47 Kb)
Leer 22 páginas más »
Disponible sólo en Clubensayos.com