La Buena Comunicación
Enviado por tuittuit • 27 de Noviembre de 2013 • 3.667 Palabras (15 Páginas) • 382 Visitas
Sarrera
Lan hau egiteko “LA BUENA COMUNICACIÓN” liburua irakurri eta itzuli behar izan dut , hori izan baita nire oinarrizko informazio-iturria.
Ez da lan makala izan liburuaren hizkera jasoa baita .
Batetik , liburua atalez atal laburtu egin dut , mamirik aipagarriaren inguruan arituz eta bestetik , gehien gustatu zaizkidan gaien eta kontzeptuen gehigarriak idatzi ditut lan honetan.
Honekin guztiarekin , besterik gabe , gustukoa izatea , ulergarria , interesantea eta irakurtzea merezi izatea espero dut.
1.Atala .Bi pertsona erlazionatzen direnean
Ezinezkoa eta sineste ezina litzake komunikazioa kontzeptu soil moduan ulertzea.Giza harremanen inguruan , entzun eta erantzutean , gertatutako zerbaiten azalpena edota kutxua azaltzean , zein hizlariak esandakoa barneratzen saiatzean ; atxikitze edo erlatibizatze handia ematen da ,hau da , norbaitek egindako edota esandakoaren inguruan faktore bat edo gehiago ez dira antzematen gaizki ulertuak azalaraziz .
Honela komunikazioan zer edo zer azaltzeko , hipotesian oinarritzen gara , kausa edo arrazoi batetik azalpen osoa eraikiz .Ezer esanik ere , harreman estua , sentimenduak , afektua eta emozioak gainjartzen direnean , subjektiboak garela eta inpultsu bitartez erreakzionatzen dugula ; erantzun logiko eta analitikoa eman beharrean .Ondorioz gure jarrera ez da egokiena , gauza soila izan zitekeena , ordea , arazo bihurtzen dugu ; Erreakzio desegoki txiki bat (ezpainak uzkurtzea,kopeta makurtzea ,etab. ) erreakzio-katea ekarrarazten baitu .
Lengoaiaz ari garenean “hitza” datorkigu burura eta bakarrik gutxi batzuk dira gorputzarekin transmitzen duguna antzematen dutenek edo , gutxienez ,daukan garrantzia ematen diotenek. Orokorrean , giza komunikazioak ez ditu bi kontzeptu garrantzitsuenak barneratzen : hitz egin eta entzun . Hori dela eta ,zer esan pentsatzen gauden bitartean , normalean , ez dugu nola esan behar dugun aztertzen ; hau da , ez gara komunikazio ez-berbalaz zaintzen arduratzen , eta horrek gatazka larrien oinarria da .Gaizki ulertu hauek aztertuak izan ziren jada 1972.urtean, Gregory Bateson eta honen “ Menlo Park Hospitaleko “ lankideak , psikoterapiaren oinarriak finkatu zirenean .
Gorputzaren mugimendua oraindik itzuli gabeko lengoaia da , normalean ez baitira era egokian ulertzen , eta suposizioak besterik ez ditugu egiten ; hau da , bestearen ekintzak kategorizatu eta etiketatu egiten du.Era honetan , batak bestearen jarreran oinarrituz jarraituko du aurrera,nahiz eta gaizki ulertu izana , ez dira *metakomunikatzen . Adibidez , gure hizlariaren keinua asperdura adierazten badigu , geuk animatzen ahaleginduko gara . Baina egoki egiten ez badugu egiten tentsioa sortuko da elkarrizketan eta ez da batere atsegina izango; zeintzuetan animatzen saiatu ezean galdezka hasten gara ( neu naiz aspertzen zaituena ? ez zaude gustura nirekin ? ) . Elkarrizketa guztiz apurtu daiteke edo benetan hizlaria aspertzen amaituko duzu.
Era berean ematen da autoestimu baxua duten pertsonekin ,hauek bestearekiko , irainduak sentitzen baitira gehienetan .Segurtasun eza eta ahultasuna sentitzen dute eta euren ekintzak afektu eta errekonozimendua lortzea daukate helburu ,nahiz eta eurek euren burua maitatzeagatik hasi behar izana; honek , gatazka dakar aurkako helburua lortuz .
Paradoxikoki , edonoren jarrera baten aurrean , bakoitzak bere hipotesiei eustea da arruntena; hori dela eta , honen erantzuna eurak berak asmatutakoa-/susmatutakoa - ren arabera izango da, ez ordea , beste hizlariak zeukan asmoaren arabera.Honela interakzioen konplexutasuna gehiago korapilatuko da; kaotikoarekin dauka harremana , bidea .
*Metakomunikazioa : bakoitzaren interpretazio sinbolikoari deritzo ; komunikazioaz dihardu .
Guzti honen ondorioz , hipotesiak giza harremanetan hiru erantzun edota interakzio desberdin ekarrarazi ditzakete:
1. Lehenengo hau baztergarri gisa jokatzen du ;bestearenak baztertu bere galderak eta deskripzioak emateko asmoekin.- saiatzen zaude zer edo zer esaten ?- zer esan nahi du aurpegi horrek ?
2. Hizlariak esandakoaren hipotesiaren inguruan galdetzea datza ;Ez duzu honetaz berba egin dezagun?-aspertzen zaitut? –
3. Kategoria honetan kaotikoa nabaritzen da.Honako kasu hauetan, geure hipotesia zuzena dela uste dugu eta honen arabera izango da gure jarrera , metakomunikazioa baztertuz.
Hobe eta garrantzitsuagoa da galdetzea suposatu egitea baino .
Zeinu-hizkuntza kategorizazioetan oinarritzen diren hipotesiak nabarmentzen dira.
Kategoriak : esanahia esleitzen duten elementu kognitiboak dira .
Kategoria hauek dira gure bizitza gidatzen dutenak : konparazioak egiten ditugu , deskribatu egiten dugu , desberdindu..Eta hauek dira , hain zuzen ere , keinu bat ikusten dugunean tipologia batean klasifikatzearen arrazoia,gutxi batzuetan modu puruan sailkatzen dugularik .
Norbait ez-ohizko keinu bat egiten duenean suposatu bai , baina inork ez du galdetzen zergatik egiten duen , eta honek arazo larria ekar dezake ,entzuleak honen arabera eramanez gero bere portaera.
Metakomunikatu ezean ; hipotesia errealitate bihurtzeko arriskuaren aukera .
2.atala.Giza komunikazioaren unibertsoa
Komunikazioa beharrezkoa elkartasuna eta bizikidetza egokia lortzeko.Komunikazioaren inguruan egin diren ikerketek 3 arlotan sailkatzen dute : sintaktiko , semantikoa eta pragmatikoa .
Arlo sintaktikoak informazioa transmititzeak sortarazten dituen arazoak aztertzen ditu,honako hauek ikertuz : inguruko zaratak , intonazioa , hizlariaren komunikatzeko gaitasuna , etab . Ez dugu mezuaren esanahia antzematen ,semantika baizik.
Arlo semantikoaren ikerketek gure hitzei ematen diogun esanahiari deritzo , eta argi ez hitz egitekotan , ez duzu esango nahi zenuen hori . Honen ”zergatia ” ren inguruan dihardu.
Arlo pragmatikoa , ordea , komunikazioak jarreran duen eragina aztertzen du ,giza jarrera guztiak komunikazioa dira eta .
Hori dela eta ezinezkoa da komunikaziorik ez egotea.Isiluneak ere esanahia daukate : Galdera baten aurrean isilik geratzea , erantzuna da.
• Bestalde , komunikazioak ez du gauza bakarra transmititzen ,transmititzeko erak – aurpegia , tonua ,etab. - ,hizlaria eta entzulearen arteko erlazioa adierazten du ere .Esanak esan,komunikazioak bi adar dauzka : edukia eta erlazioa.Badira hauek barneratzeko era desberdinak , baina dena dela , jarrera da garrantzitsua,komunikazioa erreakzio-katean datza. Ikusitakoaren bertsio bat egiten dugu beti.
Edozein jarrera jarera sekuentzia erreakzioa erreakzio-katea
Aldi berean , edozein jarrerak , zerbaiten ondorioa edo kausa da .Istorio edota hipotesi bat kontatzen gaudenean ,ikusitakoa
...