ClubEnsayos.com - Ensayos de Calidad, Tareas y Monografias
Buscar

LAGUARDIA-GUARDIA


Enviado por   •  7 de Diciembre de 2011  •  722 Palabras (3 Páginas)  •  532 Visitas

Página 1 de 3

1. Sarrera.

Guardia[1] Arabako udalerria da. Arabako Errioxa eskualdean dago, Gasteiztik 64 bat kilometrora. Izen bereko hiribildua udalerriko erdialdean dago, eremu lauan nabarmentzen den muino baten gainean.

2. Etimologia

Garai batean, udalerriaren euskal izen moduan Biasteri erabiltzen zen. Areago, forma hori izen ofiziala izatera iritsi zen[2]. Gaur egun, baina, Euskaltzaindiak udalerriaren euskal izena Guardia dela zehaztu du[1], Henrike Knörr euskaltzain eta filologoak hori ikertu ostean[2]. Biasteri, horrela, egun Lantziegoko auzoa den herriaren izena da, aintzina Guardiaren parte izan zena[2].

3. Geografia

Kantabria mendilerroaren hegoaldean kokatzen da, Ebro ibaiaren ezkerraldean.

3.1 Ingurune naturala eta klima

Hiribildutik gertu Guardiako Biotopo Babestua dago. Bertan, urmael batzuk daude, lau guztira (El Prao de la Paul, Carralogroño, Musco eta Carravalseca), hezegune-multzo garrantzitsua osatzen dutenak. Agi denez, antzinean Ebro ibaiak sortutako laku handi baten lehortzearen ondorioz sortu ziren urmaelok.

3.2 Udalerri mugakideak

Iparraldean: Arabako Bernedo eta Lagran.

Hegoaldean: Arabako Lapuebla Labarka eta Errioxako Logroño.

Ekialdean: Arabako Bilar eta Kripan.

Mendebaldean: Arabako Eltziego, Leza, Nabaridas eta Samaniego.

4. Historia

La Hoya deituriko muinoan, Guardiatik 500 bat metrora iparrera, Burdin Aroko aztarnategi bat aurkitu zen 1935ean, horrek Guardia herria antzinakoa dela frogatzen du. Adituek diotenez, 4 hektarea zabala den La Hoya antzinako herrian duela 3.400 urtetik bizi izan zen jendea. Gaur egun bisita daiteke, alboan eraiki den museoarekin batera.

2008an Guardiako alde zaharrean K. a. III. eta II. mende bitarteko aztarnak aurkitu zituzten, adituek zeltiberiarrekin erlazionatu zituztenak[3].

X. mendearen hasieran Guardiako muinoan gaztelua eraiki zuen Nafarroako Antso Abarkak, Nafarroako Erresuma Gaztelaren erasoetatik babesteko.

Nafarroako Antso VI.ak forua eman zion hiribilduari 1164. urtean.

Nafarroako Erresumak 1461ean galdu zuen Guardia, Henrike IV.a Gaztelakoak konkistatu zuenean.

5. Ekonomia

Guardiako ekonomia ardogintzan eta haren inguruko turismoan oinarritzen da. Arabar Errioxako ardoaren ekoizle nagusietakoa da udalerria. Herriko upategietan ikus daiteke ardoaren ekoizpena pausoz pauso.

6. Kultura

6.1 Hizkuntza

Ez dakigu ziur noiz utzi zitzaion euskaraz hitz egiteari Guardian, baina nonbait IX eta XVI. mende bitartean koka daiteke haren galera.

6.2 Jaiak

Abuztuaren 29an Jon Lepamoztu Deunaren eguna ospatzen da, udaren bukaera adierazten duena.

7. Toki interesgarriak

Herritik Zeharko Ibilbidea

Historia asko daukan herri bati buruz ari gara; hau, harrietan idatzirik aurkitzen da, bisitariak irakur dezan.

Hiriskako sarrera batetik sartu eta herriko kaleak zeharkatzen ditugu, bertan euren blasoi eta landutako armarriak mantentzen dituzten jauregi etxe batzuk ikus daitezke. Herriko iparraldean harri polikromatuko ataria duen Erregeen Andre Mari izeneko eliza aurkitzen da. Hegoaldean, San Juan eliza.

Harresia kanpoaldetik jarraituz,

...

Descargar como (para miembros actualizados) txt (6 Kb)
Leer 2 páginas más »
Disponible sólo en Clubensayos.com