TESTUAREN INTERFERENTZIAK ARLO ETA LAN EKOLOGIKOAETAN DAUKAN ERAGINARI BURUZKO IKERKETAK
Enviado por 8882 • 12 de Enero de 2015 • 1.052 Palabras (5 Páginas) • 2.484 Visitas
Galderak:
1. Zeintzuk izan dira era laburrean ikerketa ekologikoen emaitzak?
Lortutako emaitzak era askotakoak izan ziren. Gehienentzat multzokako praktika-taldeak praktika aleotorioko taldea gainditu zuen ikasketa-fasean, baina bigarrena gailendu zen transferentzia-fasean. Hala ere, joera hori ez zegoen hain argi beste batzuentzat.
2. Zer ulertzen da ikaskuntza motorrean transferentziaz? Zein transferentzia motor motak daude eta zertan datza bakoitza?. Egin transferentzi motorrari buruz orri bateko idatzi bat (zitak erabiliz) eta gero transferentzia motorra eman dadin adibide praktikoak jarri eta azaldu. (testutik kanpo).
Transferentziari buruz ari garenean, trebetasun motor baten ikaskuntzak beste trebetasun motor batzuen jabekuntzan duen eraginaz hitz egiten ari gara.
Schmidt-en (1982) ustez, ikasten duguna ez da guztiz berria, baizik eta dagoeneko eskuratuta ditugun trebetasun eta estrategien konbinazio berri bat da.
Schimdt-ek dionea hurrengo moduan aztertu zen. Eginkizun bat proposatuz, beste eginkizun baten ikaskuntzan izan zezakeen eragin positiboa edo negatiboa aztertu zuten, baina baliteke, horietako eginkizun baten inolako eraginik ez izatea. Azterketa hori egin ondoren, aurretik ikasitakoak ondorengo ikaskizunetan eragina izango duen aztertu zuten, edo baita ikaskizun berriek aurretik ikasitakoan eraginik izango duen.
Azterketa hauen ondorioz, hurrengo transferentzi motak bereizi daitezke:
- Transferentzi positiboa: ariketa baten ikasketak beste batena errazten duenean.
- Transferentzi negatiboa edo interferentziazkoa: ikasketa batek bestea gaitzesten duenean.
- Transferentzi neutroa: ikasketa ezberdinen artean eraginik ez dagoenean.
Transferitzeko ikasketari dagokionez, kontuan izan behar da ikasketa transferitu beharreko momentua, horregatik, transferentzi mota ezberdinak bereizi ditzakeguz:
- Transferentzi proaktiboa: aurretik ikasitakoak hurrengo ariketetan eragina duenean gertatzen da.
- Transferentzi retroaktiboa: beranduago ikasi dena aurreko ikasketetan eragina duenean gertatzen da.
Idazle batzuen arabera (Ruiz 1989), heziketa fisikoak transferentzi proaktibo positiboa bilatzen du eta horregatik, irakasleak bere irakaskuntza antolatzen du helburu hau lortzeko asmoarekin. Horrela ikusita, zentzumenen arteko transferentzia, gorputz adarren arteko transferentzia, gaitasunen arteko transferentzia… gertatu daiteke, eta horregatik Ruiz-ek hurrengo sailkapena egiten du:
- Transferentzia bilaterala: 1858. Urtean Volkmann-ek beso batekin ikaskuntza berri bat egiten zenean, beste besoan eragin berdina zuela ikusi ahal izan zuen. Cook-ek 1933. Urtean esku batek beste eskuari irakasten ziola erakutsi zuen eta transferentzia eskuen eta oinen artean handiagoa zela ikusi ahal izan zuen.
- Transferentzia intra-jarduera eta inter-jarduera: Transferentzia hau Thorndike-ren (1935) “Teoria de los Elementos Identicos”-en oinarritzen da. Honen ustez, bi gaitasun motorren arteko transferentzia, estimuluen eta erantzunen arteko antzekotasunean oinarritzen da.
Beste idazle batzuek, transferentzi mota ezberdinak bereizten dituzte:
- Transferentzia bertikala: Gagne-k (1977) dioenez, ikasten dugunak beste ikasketa konplexuago bat baina antzekoa dena ikasten laguntzen digunean gertatzen da. Adibidez, pistan eskiatzen ikasi eta gero eskiatzen lasterketa bat egitean.Edo, rokodromoan eskalatu eta ondoren arrokan eskaltzerakoan.
- Transferentzia laterala: Gagne-k (1977) dioenez, jarduera bat ikasten denean eta jarduera hori beste egoera batean erabiltzen dugunean gertatzen da transferentzia laterala. Adibidez, futbol salako balioa ongi maneiatzea eta gero zelai handi batean 11 vs 11 partidu batean egoera berdinean baloia maneiatzea.
- Transferentzia intersensoriala: Zentzumen batetik besterako ikasketa da. Hau da, ariketa bat ikustea eta ondoren ariketa hori ondo gauzatzea.
Adibide praktikoa:
Kasu honetan transferentzia positiboa gertatzea da helburua, horretarako zera prestatu dugu. errugbiko bi ekintzen arteko transferentzia positiboa lortu nahi dugu.
Jarduera: Harrera eta pasea (hankaz nahiz eskuz) . Espazioa: Errugbiko zelai erdia.
Jokalariak: Binaka jarriz. Iraupena: 10 bat minutu.
Azalpena: Ikasleak beraien artean binaka jarriko dira. Batek, baloia besteari hankarekin jaurtiko dio, pase bat eginez. Bigarren honek, harrera egoki bat egingo du, gorputzaren kokapena eta beste hainbat aspektu kontutan izanda. Bigarren honek, harrera egin ondoren, pasea emango dio bere bikoteari hankaz nahiz eskuz.
Nabarmendu beharreko alderdiak: Baloiari eraso egitea, gorputzaren orientazioa, espazioaren ikuspegia, kontrolaren orientazioa, jaurtiketaren edota pasearen teknika egokia.
Transferentzia positiboa eta pro-aktiboa: Lehenengo ekintzak
...