GAIA. METODOAK EKONOMIAN. EKONOMIA POSITIBOA ETA ARAUEMAILEA
Enviado por Honesti • 3 de Agosto de 2022 • Apuntes • 640 Palabras (3 Páginas) • 100 Visitas
2. GAIA. METODOAK EKONOMIAN. EKONOMIA POSITIBOA ETA ARAUEMAILEA. BALIO JUDIZIOAK EKONOMIAN. EKONOMILARIEN ARTEKO DESADOSTASUNAK: EKONOMIAREN IRAKASKUNTZARAKO ONDORIOAK
Aurkibidea:
- SARRERA
- METODOAK EKONOMIAN
- EKONOMIA POSITIBOA ETA ARAUEMAILEA
- BALIO JUDIZIOAK EKONOMIAN
- EKONOMILARIEN ARTEKO DESADOSTASUNAK: EKONOMIAREN IRAKASKUNTZARAKO ONDORIOAK
- KONKLUSIOA
- SARRERA
- METODOAK EKONOMIAN
Ekonomiaren metodoak aztertu baino lehen , ekonomiaren xedea fenomeno ekonomikoen azalpena ematea dela gogoratzea komeni da . Izan ere, xede bat duelako, teoriak eta legeak garatzen dituelako eta horretarako METODO batez baliatzen delako ZIENTZIA bat dela baieztatu daiteke. Zientzia enpirikoa da , errealitatean gertatzen diren fenomenoak egiaztatzen dituelako baina ez da zientzia zehatza, fenomeno ekonomiko hauen eragilea gizakia baita eta bere jarrerak (akzio/erreakzioak) aurre ikusezinak baitira.
Beraz, ekonomia zientzia bezala, metodo zientifikoa aplikatzen du , planteatutako hipotesiak ebidentzia enpirikoarekin alderatuz eta ateratako konklusioetatik inguratzen gaituen errealitate ekonomikoa hobeto ulertuz. Nolanahi ere, ezin dugu ahaztu ekonomiaren zientzia balio judizioez baldintzatuta dagoela eta ondorioz metodo zientifikoarekin gatazka sortzen dela honen aplikazio egokia zailduz.
Fenomeno ekonomikoak aztertzeko metodo ekonomiko esanguratsuenak ekonomian ondorengoak dira:
METODO INDUKTIBOA: errealitatea behaketatik abiatuta azaltzea da. Partikularretik hasi eta orokorreraino doan prozesua da. Metodo hau erabiltzen duen ikertzaileak kasu zehatz batzuen behaketatik abiatzen da, eta errealitateak honela jokatu behar duela ondorioztatzen du. Adb. Gelan hainbat ikasleek ekonomia ikasten ematen duten denbora aztertu dugu, egunero ordubete baino gehiago ikasi dutenek gainditu dutela ikusi da (premisak) ondorioz ordubete baino gehiago ikasten dutenek ekonomia gainditzen dute (konklusioa)
METODO DEDUKTIBOA: errealitatea logikatik abiatuta azaltzean datza. Orokortasunetik edo abstraktutik partikularrera doan prozesua da. Beraz, metodo hau erabiltzen duen ikertzaileak egokitzat jotzen duen ideia edo premisa batetik abiatzen da eta, hortik abiatuta, logika erabiltzen du ondorioak ateratzeko. Adb. Demagun aurreko gelako gainditu gabeko ikasleek metodo deduktiboa aplikatzen dutela, nola? Ba metodo induktiboak lortutako konklusioan oinarrituz bere kasu partikularrera eramanez ; “egunero ikasten badut , gaindituko dut”
METODO HIPOTETIKO-DEDUKTIBOA
Hipotesia behin-behineko suposizioa da gertaerak azaltzeko. Adibidez: suposatzen da merkatuan prezioari eragin ezin dioten enpresa txikiak daudela. Hipotesi bat onartzen ez den bitartean, balio erlatibo eta probablea izango du. Hipotesi hori onartu egiten da emaitza positiboak dituenean askotariko egoeretan.
METODO MATEMATIKOA
Ekonomiak fenomeno ekonomikoak nola neurtu azaltzen du. Horregatik, matematikak garrantzi handia hartu du ekonomia-zientzian. Izan ere, Ekonomia definitzen duten lege gehienak lege estatistikoak direla esan dezakegu.
...