ANTZERKI ERROMATARRA, KOMEDIA ETA TRAGEDIA
Enviado por MARIAALBERDI • 11 de Marzo de 2014 • Síntesis • 262 Palabras (2 Páginas) • 459 Visitas
ANTZERKI ERROMATARRA, KOMEDIA ETA TRAGEDIA
Antzerki erromatarra mimo eta atellanarekin hasten da, Greziako antzerkiaren eragina jasoko zuen. Lehenengo autoreak aipatu ahal ditugu: Accio, Androniko, Nevio eta Ennio. Baina hauen lanak ez dira ondo kontserbatu eta hobeto ezagutzen ditugu autoreak hauexek dira: Plauto eta Terentzio komediografoak eta Seneka filosofo eta tragediografoa.
Komedian fabula palliata eta fabula togata bereizten ziren. Komedia grekoa, grekoan antzezten zen, Greziako hiri batean kokatua eta pertsonaiek izen grekoak zituzten. Komedia togata, inguru erromatarrean kokatzen zen, eta aktoreek toga edo jantzi nazional erromatarra eramaten zuten
Tragedian ere horrelako sailkapena zegoen. Batzuetan gaia Erromako historia eta alegia ziren , beste batzuetan gaiak Greziako mitologiari buruzkoak ziren.
Edozein lanetan ikus dezakegun bezala, komediaren ardatza bizitza familiarra da, esklaboen eta nagusien arteko harremanak, aita eta semeen arteko harremanak … Pertsonai hauek ezinbestekoak dira komedia erromatarrean: aita, semea, esklabo azkarra, esklabo tuntuna, neska eta miles gloriosus edo soldadu harroa, parasitoa …
PLAUTO
Plautoren komediak komedia grekoaren adaptazioak dira, konkretuki Komedia Greko Berriaren komediena. Bere eragina gure garaietara heldu da. Adibidez, Moliereren Avaroa, imitazioa da. Baita Asinaria, Miles Gloirosus…
TERENTZIO
Terentziok ere Komedia Atiko Berrian aurkitzen ditu bere ereduak. Lan batzuen izenburuak: Andria , Hecyra, Adelphi… Bere lanek giro grekoa islatzen dute, zenbait gertaera Erroman gertatzea ez zelako moralki onartzen. Ahozko hizkera herrikoia erabiltzeko ahaleginak egin zituen.
SENEKA
Senekak tragedia idatzi zuen eta bere lan gehienek gai greko klasikoa daukate. Lanen izenburu asko eta tragediografo grekoen lanen izenburu asko berdintsuak dira. Lanak: Medea, Hipolito, Edipo, Hagamenon eta Oktavia (gai historiko erromatarra). Tradizioak beti hartu du Seneka Filosofotzat eta eragin handi izan du garai guztietako pentsamenduan, baina antzerkiak ere bere aztarna utzi du.
...