Espektro autista
Enviado por olatzse • 15 de Abril de 2013 • Informe • 261 Palabras (2 Páginas) • 649 Visitas
ESPEKTRO AUTISTA
Gaur egun Autismoaren Espektroko Nahaste (AEN) bezala diagnostikatzen dira. Garapenaren nahaste orokorrak dira eta maila handiagoan edo txikiagoan hiru eremu hauetan alterazioak dituzte:
• Elkarrekiko interakzio sozialaren garapena, funtsezkoa nahastean.
• Ahozko eta ez-ahozko komunikazioa.
• Interesak eta portaerak, oro har mugatuak edo errepikakorrak izaten direnak.
Aipatutako hiru ezaugarri horiek era ezberdinean eragin dezake pertsona baten profilean eta adinarekin aldaketak izan ditzakete, ikaskuntza, esperientziak, era ezberdinetako gaitasunak… direla medio. Horregatik deitzen zaio autismoaren espektroa, pertsonak eta alteratutako eremuak oso anitzak eta aldakorrak direlako. Bizitza guztian zehar luzatuko da, baina, aurretik esan bezala aldakorrak diren heinean, aurrerapenak izan ditzake.
Espektro autista izenaren barruan autismo mota ezberdinak topa ditzakegu, baina, beti ere kontutan izan beharko dugu teoria orokorrak direla eta haur bakoitzaren kasu ezberdina dela. Hona hemen autismo moten laburpen labur bat:
Autismo nahastea
Hiru urte izan baino lehen haurrak ondorengo hiru eremuetan alterazioak edo atzerapenak izango ditu (interakzio sozialean, lengoaiaren erabileran edo jolas sinbolikoan).
Asperger nahastea
Nahaste mota hau duten pertsonek ez dute lengoaia erabiltzeko inongo zailtasunik izango eta eremu sozialean zailtasunak izan arren gauzekiko interesa intentsitate handikoa izango da. Oso azkarrak dira.
Rett nahastea
Neskengan da ohikoena. 5 hilabeterarte lortutako motrizitatea galtzen joaten dira.
Nahaste desintegratiboa
Nahaste mota honetan 2 urterarte ohiko garapena dute, ondoren, garapen kognitiboak galtzen doaz (lengoaia, jolasa…)
Garapen nahaste orokorra
Autismoaren deskribapenera egokitzen diren arren, nahaste horiek ez dituzte ataletakoren bateko irizpide guztiak betetzen eta informazioa ez da nahikoa.
Nahaste atipikoa
Nahaste atipiko hau duten pertsonek, ez dute haur-autismoaren irizpide guztiak betetzen. adimen-atzeratasun sakona duten pertsonengan da hikoa.
Nahaste hiperzinetikoa
Mugimendu-hiperaktibitate larria dute, Portaera ereduak eta jarduera errepikakor eta estereotipatuak erabiltzen dituzte, 35era iristen ez den adimen-koefizientea eta Garapeneko beste atzeratasunekin batera agertu ohi da.
...