Alzheimerra
Enviado por 2011817161512345 • 1 de Febrero de 2014 • 1.005 Palabras (5 Páginas) • 317 Visitas
AURKIBIDEA:
DEFINIZIOA
MOTAK
KAUSAK
SINTOMAK
DIAGNOSTIKOA
TRATAMENDUA
PREBENTZIOA
FAMILIAREKIKO HARREMANA ETA AHOLKUAK
Ainhoa Gaillues
Irune Santesteban
ALZHEIMERRA:
DEFINIZIOA:
Alzheimerra patologia neurodegeneragarria, etengabekoa eta atzeraezina da eta ohikoena 65 urtetik aurrera agertzea da. Baina gazteen artean ere ager daiteke. Pertsona batek alzheimerra duenean, bere burmuinaren zenbait ataletan aldaketa mikroskopikoak nabari dezake eta burmuinaren oinarrizko funtzionamendua gertatzeko behar den substantzia kimikoaren galpen jarraitua, azetilkolina deiturikoa. Substantzia honi esker, nerbio zelulak haien artean komunikatzea ahalbidetzen du eta horrez gain, oroimenean, adimenean eta ikaskuntzan eragina du.
Gaixoaren emozioak kontrolatzeko, bere ingurunean egoera normalean moldatzeko eta mugimenduak eta memorian nabarmentzen dira gaixotasun honen narridurak.
Mundu osoan 36 millio pertsona inguru jasaten dute. Dementziaren kasu ohikoena da, zehazki %60a. Gaixotasuna jasaten dutenen %30, 85 urte baino gorakoak dira eta %70 65-90 urte bitartekoak emakumezkoak.
Gainera, bizi-itxaropenaren igoerarekin, 40 urte barru alzheimerra izango duten kopurua hirukoiztuko dela uste da.
ALZHEIMER MOTAK:
Trastorno honek jatorri asko izan ditzake; honez gain, hiru alzheimer mota bereiz ditzazkegu:
Alzheimer familiarra: pertsona batek bere familian kasuren bat egonez gero, posibilitate gehiago izanen ditu hau jasateko. Gainera, mota hau 60 urte baino lehenago azaltzeko joera du. Mota hau geneen mutazioengatik sortzen da eta horregatik ez da oso normala.
Down sindromeari lotuta dagoena: 21. kromosomaren trisomiaren kausaz sortzen da eta 12 urtetik aurrera agertzen da.
Adinari lotutakoa: zahartasunari lotuta ez izan arren, %5-7 65 urte baino helduei eragiten die. Helduen organismoan 70 gen baino gehiago daude alzheimerra eragin ahal dutenak.
Dena den, alzheimer kasu guztietan amiloide proteinaren metabolismo aldaketa inplikatuta dago.
KAUSAK:
Zaila da esatea alzheimerra nor jasango duen, aldajeta konplexua eta jatorri ezezaguna duelako. Badirudi hainbat faktore eragiten dutela. Hona hemen patologia honen probabilitateak handitzeko elementuak:
Adina: normalean 60-65 urte baino gehiago dituztenei eragiten die, baina 40 baino gazteei ere. Diagnostikoaren baztez besteko adina 80 urtetan dago, alzheimerra adina handitzen den heinean, alzheimerra jasateko posibilitateak handitzen direlako.
Sexua: emakumezkoak maiztasun handiagoarekin sufritzen dute, seguraski, denbora gehioz bizitzen dutelako.
Arraza: berdin afektatzen du.
Familiazko herentzia: kasu guztien %1 adierazten du eta genetikoki transmititzen da.
Faktore genetikoa: amiloide edo presenilina proteinaren genean mutazioak dira.
Ingurumeneko faktoreak: zuzenezko faktore bat tabakoa dela demostratu egin da, koipedun dietekin batera. Bestalde, familia ugarikoa izanez gero, alzheimerra sufritzeko arriskua dago.
SINTOMAK:
Pazientea según eta ze garaian dagoen, sintomak desberdinak dira:
Egoera arina: gaixotasunaren kaltea ez dute ez familiakideak ezta pazienteak nabarmentzen ere.
Egoera moderatua: gaixotasuna familiarentzat eta lagunentzat bistakoa da.
Egoera larria: gaixoaren funtzio kognitiboak erasotuak izan dira eta askok egoera begetatiboan bukatzen dute.
Hona hemen oinarrizko 10 sintomak:
Oroimenean aldaketak eguneroko bizitza eragozten dutenak. Alzheimerraren ezaugarri ohikoena orain dela gutxi ikasitako informazioa ahaztea. Baita data edo gertakizun garrantzitsuak ere; askotan eskatzen dute informazio berdina eta notetan apuntatzen dituzte.
Buruketak ebazteko edo planifikatzeko zailtasuna. Zenbakiekin lan egiteko edo plan bat aurrera eramateko zailtasunak agertzen dira. Arreta jartzeko arazoak dituzte eta orain lehen baino denbora gehiago behar dute gauzak egiteko.
Etxean, lanean edo aisialdian ohiturazko lanak egiteko zailtasunak. Ohiko lanak burutzeko, leku ezagun batera iristeko edo jolas baten arauak oroitzeko oztopoak.
Denbora eta lekuaren desorientazioa. Denbora, datak, urte-sasoiak,... ahazte zaizkie. Posiblea da non dauden eta nola iritsi diren haraino ahaztea.
Argazkiak eta objektuak erlazionatzeko trabak. Irakurtzeko gaitasuna galtzen doaz eta gauzak espazioan orientatzeko ez dira gai; horregatik, gidatzeko zailtasunak dituzte.
Hitz egiterakoan eta idazterakoan arazoak. Elkarrizketa bat aurrera emateko ezintasuna. Batzutan solasaldia gelditzen dute, ez dakitelako zer esan edo gauzak behin eta berriro errepikatu.
Objetuak lekuz kanpo kokatu
...